Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Interneteko presentzia

Eusko Jaurlaritza Interneten agertzeko duen Ereduak zerbitzu publikoen eskaintza eta horien eskaera egoki antolatzea du helburu eta, halaber, beste administrazioetako zerbitzuei, hala badagokio, bertan agertzeko aukera eman.

Horiek horrela, Interneten Agertzeko Ereduaren Egitasmoaren helburuak ondorengo alderdi hauetan oinarritzen dira:

  • Euskadi.net, Euskal Herri Administrazioak Interneten dituen zerbitzuen erreferente bezala.
  • Herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanak errazteko esparru komuna.
  • Zerbitzu digitalen eskaintzaren sustapenerako oinarri sendoa.
  • Baliabideak optimizatzea: plataforma eta tresna komunak, elkarreragileak, partekatutako edukiak, etab.


Ikuspegi integrala

Helburu horiek lortzeko, ereduaren ikuspegi integrala proposatu da, ondorengo plano hauek kontuan hartuta: Kontzeptuala, Arautzailea, Antolatzailea eta Teknologikoa.


1.- Plano kontzeptuala

Eredua ondorengo printzipio hauek oinarritzat hartuta antolatu da:

  • Irudi komuna
  • Atari sarea
  • Eskaeraren aldetiko ikuspegia
  • Helburu diren bezeroen araberako zatiketa
  • Egitura eta katalogazioa: bilaketarako irizpide naturalak
  • Komunak diren Web zerbitzuak

2.- Plano arautzailea

Interneten agertzeko Ereduak araudi izaera hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretua argitaratu ondoren. (pdf, 142 Kb)

Dekretua ondorengo ardatzetan egituratuta dago:

  • Xedapen orokorrak: Helburua, eremua, irizpideak, hizkuntza eta argitara ematea.
  • Ereduaren antolaketa: Atari sarea, hartzaileen araberako segmentazioa, sail edo erakunde publikoa eta alorra.
  • Sarea eta elementu komunak kudeatzea: Kudeaketa deszentralizatua, elementu komunak, Estilo Liburua, Katalogazio ildoak, Antolaketa eta funtzionamendu arautegia.
  • Domeinu politika: Kontratazioa, mantentze lana, birbideraketak eta publizitatea.
  • Antolaketa egitura: antolaketa eta funtzioak.

3.- Plano antolatzailea

Ereduak atarien eta edukien kudeaketa deszentralizatu bat aldarrikatzen du, lankidetzarako eskema batean (sarean antolaketa), komuna den esparru baten barruan, eta horrek Administrazioaren organo guztiak gehiago inplikatzea ekarriko du.

Halere, elementu batzuk antolatu dira, egiturazkotzat jotzen direnak, eta horien kudeaketa organo bakar batean zentralizatuta dago, hots, Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan, beharrezkoak diren edukien integrazioa eta bateragarritasuna bermatzeko nahiz atarien arteko homogeneotasun minimo bat ere bermatzeko ezinbesteko tresna bezala. Horrek, bere aldetik, baliabideen aprobetxamendua ahalbideratuko du sistemaren eragile guztien erabilera erkiderako mesedean.

Rolen eta erantzukizunen definizio argi bat ezarri da (atarien arduraduna, edukien egilea, edukien editorea, postontziaren arduraduna, etab.) eta baita lanbide profil berrien definizioa ere, Web kudeatzaileak.

4.- Plano teknologikoa

Eredua azpiegitura teknologiko komun baten arabera eraiki da:

  • Atarien kudeatzailea
  • Edukien kudeatzailea
  • Katalogazio ildoen kudeatzailea
  • Nabigaziorako gidak
  • Postontzien kudeatzailea
  • Bilatzailea

Atariko eduki eta orriak modu independentean kudeatzen dira. Katalogazio ILDOAK dira horien lotunea.

 

Azpiegitura teknologiko komun hau Administrazio Digitalaren tresnekin osatzen da:

  • Segurtasunerako eredua: Login bakarra, kautotze pasabideak, sinadura digitala
  • Elektronika bidezko izapidea: eskaerak, jakinarazpena, ordainketa, etab.
  • Herritarrekiko arreta: Contact Center - CRM
Azken aldaketako data: 2010/05/21