Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Emandako diru-laguntzak: bilatzaile berria Euskadi.eus-en

Argitalpen-data: 

Open Data Euskadin, azken urteotan, datuak modu erabilgarriagoan eta ergonomikoagoan ematen ari gara berrerabiltzaileei. Horretarako, webgune honetan iragartzen joan garen API REST batzuk garatu ditugu.

API horietako batzuek Eusko Jaurlaritzaren datuak emateaz aparte, EAEko hiru hiriburuetako udalenak eta foru-aldundienak ere ematen dituzte. Beraz, ahalegin handia egin da euskal administrazioen artean datuak normalizatzeko eta berrerabiltzaileei ahalik eta modurik onenean eskaintzeko modua adosteko.

Lan hori guztia Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzak (OGP Euskadi) hartutako konpromisoen barruan kokatzen da. Konpromiso horietan, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak elkarlanean hasi ginen 2018an. Lankidetza horrek jarraipena izan du, eta gure ahaleginak koordinatzen jarraitzea espero dugu, herritarren mesedetan.

Euskadiko administrazio publikoek emandako diru-laguntzak

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EAEko hiriburuetako hiru udalek emandako diru-laguntzen bilatzaile bat argitaratu berri dugu. En este contexto, recientemente acabamos de publicar un buscador de subvenciones concedidas por el Gobierno Vasco, Diputaciones Forales y los tres ayuntamientos de las capitales de la CAE.

Diru-laguntzen bilatzailea

Bilatzaile honetan, aipatutako administrazioek emandako laguntzen onuradunak kontsulta daitezke, nahiz eta oraindik laguntza zehatz batzuk sartzeko dauden.

Bilatzailearekin batera, Gardenako atarian eskuragarri dauden bistaratze batzuk ere argitaratu ditugu.

Emandako diru-laguntzen API RESTa

Aurrekoaz gain, datuak berrerabiltzaileei irekitzeko zerbitzu bat garatu dugu. Beste edozein API Rest-a bezala, deiak http eskaerak bezala inplementatzen dira, non URLaren egitura dokumentazioan kontsulta daitekeen.

Emandako diru-laguntzen APIaren dokumentazioa - ingelesez dago

Garatzaileentzako euskarri teknikoa

Edozein kontsulta edo gorabehera tekniko izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan opendata@euskadi.eus helbidearen bidez edo zuzenean webgune honetako harremanetarako formularioaren bidez.