Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Azken eguneratzea: 2017/11/08

Jardunaldia: "Emakumeek parte hartzen dute irabazi asmorik gabeko entitateetako erabakitze-organoetan?"

Jardunaldia datorren azaroaren 22an izango da

Azaroaren 22an, jardunaldia izango da gai honen inguruan:  emakumeen parte hartzea irabazi asmorik gabeko entitateetako erabakitze- organoetan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Josu Iñaki Erkoreka Gervasiok, jardunaldiari hasiera emango dio. Jardunaldia goizez izango da, Artxibo Historikoan ( Maria Lopez de Haro kalea, 3, beheko solairua- Bilbao).

Jardunaldiak lau ponentzi eta mahai-inguru bat izango ditu, besteak beste,  saileko ordezkariek aurkeztuko dute sektoreko entitateei buruzko azterketa, aurkeztu diren urteko kontuetan oinarrituta.

Jardunaldian parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen interesekoa izan daitekelakoan.

Izena emateko mezua bidali behar duzue posta elektroniko honetara: miryam-balza@euskadi.eus. Bertan, adierazi behar duzue parte hartuko dituzten pertsonen izenak bai eta ordezkatuko dituzten entitateenak.

Klik egin jardunaldiaren egitaraua deskargatzeko (PDF, 247 KB)