Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Azken eguneratzea: 2018/06/04

"Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena"ri buruzko jardunaldi berri bat antolatu du Eusko Jaurlaritzak

Jardunaldia datorren ekainaren 6an izango da Artium Museoan

Mezu honen bidez, Fundazioen Euskal Konfederazioa- FUNKOrekin batera antolatu dugun ondorengo jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu:  Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena”.

 

Jardunaldia ekainaren 6an, asteazkena, izango da, 11.30etatik 13.30etara, Artium Museoaren auditoriumean  (Francia, 24- Vitoria-Gasteiz).

 

Jardunaldian urteko kontuen aurkezpenari aplikagarriak diren betebeharrak aurkeztu nahi ditugu, Fundazioei eta Herri Onurako Elkarteei, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean eta Elkarteei buruzko legediaren arabera.

 

Hau guztia, Fundazio eta Herri Onurako elkarteen 2017ko kontuak aurkezteko inprimakiak onartzen dituen 2018ko apirilaren 12ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduak (2018-04-20ko EHAA) ezartzen dituen nobedadeak kontuan hartuta.

 

Jardunaldiaren nondik norakoak hauek dira:

11:30 Aurkezpena eta ongietorria, Elixabete Etxanobe Landajuela, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren eta Ramon Bernal, FUNKOren presidentearen eskutik.

11:45 Urteko kontuak aurkezteko betebeharrari buruzko  aurrelana, Alberto Serranoren eskutik  (A&L Bufete)

12:30 2017ko urteko kontuen aurkezpen telematikoa (Aitor Mate. Eusko Jaurlaritzaren ikuskaria)

 

Interesatuta dauden pertsonak, mezua bidali  posta elektroniko honetara: info@funko.es tokia mugatua da-eta.

 

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen eta Elkarteen Erregistroa