Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

COVID-19: Babeslaritzaren jarraibidea, urteko kontuei, erabakiak hartzeko mekanismoei eta administrazio-epeei buruzkoa

Argitalpen-data: 

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2020ko ekainaren 3ko jarraibidea

COVID-19 gaixotasunaren agerpenak sortutako osasun-larrialdiaren testuinguruan, kontsulta ugari egin dituzte herritarrek, oro har, eta Euskadiko Fundazioen eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatutako fundazio eta elkarteek, bereziki; Administrazio honek modu partikular eta indibidualizatuan erantzuna eman dizkie hauei guztiei.

Pandemia honen eragin ekonomiko eta sozialei aurre egin eta antolaketan eta funtzionamenduan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa izateko asmoz, presako eta ezohiko neurri-legegileak hartu dira, euskal fundazio eta elkarteei bereziki eragiten dietenak. Hori horrela, beharrezkoa da zuzendaritza honek jarraibide hau ematea, neurri horiek bildu eta argitu, eta aplikazioari segurtasun juridiko handiagoa emate aldera.

Jarraibidea deskargatu (PDF, 271 KB)

Webinar

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak, Itziar Lizeagak, 2020ko ekainaren 10ean, eta Fundazioen Euskal Konfederazioarekin (FUNKO) sinatutako hitzarmenaren harira, "Arau-esparrua eta dokumentazioa gaur egungo testuinguruan" izenburupean antolatutako webinarrean parte hartu zuen, Aitor Mate, Fundazio eta Elkarteen Babeslaritzako auditorea, eta Alberto Serrano, Funkoko aholkulariarekin batera.

Formakuntza-saio honen grabaketa Funkoko webgunearen "Albisteak" atalean (www.funko.eus) eskuragarri duzue.