Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2017/06/27

EHUren udako ikastaroa: "Administrazio publikoen eta fundazioetako eta herri-onurako elkarteetako erregistroen eta babeslaritzen erreforma"

Uztailaren 6an eta 7an egingo da Donostiako Miramar Jauregian.

Urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean, ikastaro bat antolatu du “Udako Ikastaroen” barne. Hauxe izango da ikastaroaren izenburua: “Administrazio Publikoen eta Fundazioetako eta Herri-Onurako Elkarteetako Erregistroen eta Babeslaritzen Erreforma”, Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzak eta Toki Administraziokiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak zuzenduta.

Kurtsoak aditu, profesional eta elkarte zein fundazioen kudeatzaileen topagunea izan nahi du, eta funtsezko helburutzat du, konfigurazio juridikoa egoki osatzerakoan, entitate mota hauek dituzten erronkak planteatzea eta argitzea.

Zehazki, urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legeak eta urriaren 1eko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 legeak ezarritako izapide elektronikoei buruzko erronkak aztertuko dira.

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm web orrian aurkituko duzue ikastaroaren gaineko informazio guztia.