Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

DEKRETUA, 1980ko abenduaren 16koa (Dekretu horren bidez, "L. José de Torróntegui" industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa; Industria eta Energia
  • Jardun-eremua: Industria
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaizkio «L. José de Torróntegui» industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiei buruz Industriako eta Energiako Ministerioak eta Unibertsitateko eta Ikerketako Ministerioak, hurrenez hurren, zituzten eskumen guztiak. 

Laborategien Patronatuak izan duen nortasun juridikoari eutsiko dio, legeak eman dizkion eginkizunak betetze aldera. Patronatu horretan, Industria eta Energiako eta Unibertsitate eta Ikerketako Ministerioetako ordezkariak egon beharko dira. 

Dagozkion eskumenen barruan, Eusko Jaurlaritzak behar diren aginduak eman ahal izango ditu laborategiek behar bezala jardun dezaten. 

Ebaluazio teknologikoaren arloan, laborategiek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dituzten jarduerak Estatuko Administrazioaren organo eskudunek koordinatu beharko dituzte. 

Irakaskuntzako eta ikerketako jardueren arloan, berriz, laborategiek Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskolari lotuta jarraituko dute. Hori dela-eta, Patronatoan eskola horren ordezkariak egon beharko dira eta dagokion araudiak zehazten duen moduan hautatuak izango dira.