Dokumentazio juridikoa
InprimatuEibarko kirol-instalazioetako igerilekuetan sorospen-zerbitzua ematea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 78_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/05/14
- Esleitzailea: Eibarko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Legitimazio aktiboa: baztertutako lizitatzaileak du, irmo-izaerarik gabe, baldin eta errekurtsoa baietsiz gero esleitu gabe geratzen dela deklaratzen bada eta, ondorioz, esleipen-prozedura berri bat izapidetzen bada eskaintza bat aurkezteko. Kaudimena: aurkaratutako esleipendunak ez du egiaztatzen gutxieneko kaudimen propiorik; ez dago legezko muga orokorrik baldintza-agirietan finkatutako kaudimen-irizpideak betetzeko hirugarrenen gaitasunetara jotzeko, zeregin zehatzei buruzko mugak baino ez daude, eta ez prestazioaren zati abstraktu eta identifikatu gabeei buruzkoak, eta baldintza-agiriek ez dituzte ezartzen; kaudimenaren egiaztapena kontratuaren xede den izaera bereko edo antzeko zerbitzuen bidez; egiaztapen eskasa. Esleipenaren motibazioa eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra, behar besteko motibazioa. Ebazpenaren ondorioak: aurkaratutako egintza deuseztatzea, SPKLren 150.2 artikuluaren fasean zuzentzeko aukera, zuzentzeko aukera emateko atzeraeragina.