EAEko Administrazio Orokorraren Liburutegi Sistema

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ekonomia eta Ogasuna
Organoa:
Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • Liburutegiak kudeatzeko antolakuntza-eredu berria diseinatzea
  • Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi guztiak bat egitea, arau nahiz teknologia aldetik
  • Liburutegi-sare osora sarbide bakarra ezartzea, bilaketetan nahiz maileguetan
  • Katalogo bakarra izatea, bibliografikoa nahiz autoritateena, katalogazio-lanetan bikoizketarik egon ez dadin
  • Liburutegiak kudeatzeko politikak zehaztu eta ezartzea
  • Absysnet ezarpen bakarra izatea, horrek erraztu egingo dituelako mantentze-teknikoa, bertsio-aldaketak, etab.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013).

Eremua

Eusko Jaurlaritzako Sailen liburutegien liburutegi-sistema garatu eta bateratzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzaren gaur egungo liburutegi-sarea oinarritzen den tresnaren bilakaera teknologikoari esker, Sarean integratutako liburutegi-sistema sortzeko aukera izango da. Informazioaren eta telekomunikazioen kudeaketa-tresnen bilakaera teknologikoari esker, posible da Sarean integratzea, baina horrek Web teknologian oinarritutako Absysnet software berria ezartzea eskatzen du.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Administrazio Publikoa (sailak)
  • Erakunde autonomoek (horren eragina izango dutenak)

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2012/01/29

Azken aldaketako data: