Elkarreragingarritasun nodoa sortu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

• Euskadi mailan, datuak partekatzeko zerbitzua izatea.

• Izapide administratiboetan, eskatutako dokumentuen % 60 ezabatzeko aukera emango duten datu??kontsultak abian jartzea. 

Atxikitzen zaion plana

 Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013

Eremua

Euskadiko Administrazioen artean datu elkarreragingarriak trukatzeko sistema orokorra sortu.

Antolakuntza??, eginkizun?? eta teknologia??mailako dimentsioa izan behar du sistema horrek. Beraz, hori sortzeko, honako pauso hauek proposatzen dira:

•Zerbitzu??eredua zehazteko aurretiko azterketa bat egin (zerbitzuaren definizio funtzionala, nola kudeatu, nork kudeatu/koordinatuko duen, zerbitzu??mailak, ardurak, antolakuntza?? eta eginkizunmailako dimentsioa ezarri). Beste eredu batzuk aztertuko dira, hala nola, AGEn edo Katalunian erabiltzen direnak, eta beste aukera batzuk planteatuko dira.

•Zerbitzu elkarreragingarrien katalogo bat zehaztu:

•Eskain litezkeen eta beharrezkoenak diren zerbitzuak identifikatu.

•Katalogoa sortzeko informazioa bildu (zerbitzuaren izena, nork eskaini, bitartekaria, kontsumitzailea, egungo egoera, lehentasuna).

•Datuen bitartekotza/trukaketa egiteko plataforma bat aztertu, diseinatu eta garatu.

•Elkarrekin aritzeko zerbitzuak garatzeko plana.

•Aldaketen edo euskarria izango den araudiaren garapena. 

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza

Foru Aldundiak

Udalak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: