Euskadiko Administrazioen arteko lankidetza??esparru egonkorra garatu

Proiektua hasi gabe

Helburuak

• Abian jartzea Euskadiko Administrazioen arteko lankidetza sustatu eta koordinatzeko

aukera emango duen tresna.

• Abian jartzea 3 talde sektorial, gutxienez.

Atxikitzen zaion plana

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013

Eremua

Proiektuaren muina zera da: Euskadiko Administrazioen arteko lankidetza artikulatzeko antolakuntzatresna bat eratzea.

Hasiera batean, Batzordea izango da, baina gai hori proiektuak berak eta parte hartuko duten Administrazioek erabakiko dute. Tresna horretan organo nagusi bat eta talde sektorialak egongo dira,

interes erkideko gaiak aztertzeko (adibidez, administrazio elektronikoa).

Ildo estrategiko honen barruan dauden jarduerak aipaturiko tresna horretan kokatuta egotea aurreikusten da.

Tresnak web??atari bat izan beharko du, taldeen jarduerak bultzatu eta informazioa eta dokumentuak trukatzeko balioko duen lankidetzarako tresna gisa. Jardunaldiak eta topaketak antolatzeko aukera emango dute beste jarduera batzuek.

Honako hauek dira proiektuaren azpi??proiektuak:

7.1.1. Lankidetzarako antolakuntza??eredua zehaztu

7.1.2. Lankidetzarako atari bat abian jarri

7.1.3. Euskadin Administrazio elektronikoaren behatokia sortu

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza

Foru Aldundiak

Udalak

Azken aldaketako data: 2011/01/04