Herritarren parte??hartzerako esperientziak, legezko ekimenetan eta plangintza estrategikoetan

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Parte??hartzea sustatuko duten 10 ekimen abian jartzea, gutxienez.

• Herritarrengan oro har eragin handiena duten prozesuetan herritarren parte??hartzea bultzatzea.

• Prozesuan izandako esperientzia arrakastatsuak eta ikasgaiak aprobetxatzea.

• Gizarte?? eta ekonomia??eragileekin harreman??sarea osatzea, parte??hartzeko prozesu berriak errazteko.

• Proiektu horietan erabilitako parte hartzeko metodologia eta sistema estandar batekin amaitzea. Sistema hori premia desberdinei egokitu ahal izango zaie eta, prozesuan zehar probatzen eta zuzentzen joango denez, etorkizuneko proiektu guztietarako balio izango du.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Ekimen?? eta proiektu??multzo bat aukeratu, herritarren premiei egokituta egongo den parte??hartzeko tresna bat diseinatu eta ezartzeko. Beste Administrazio batzuetan izandako jardunbide egokien laburpenaren ondoriozko metodologia eta sistema izando da horren abiapuntua. Ildo horretan, azpimarragarria da Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Hitzarmenean eta Berrikuntza Publikoaren Planean izandako arrakasta.

Honak hauek dira proiektuaren azpi??proiektuak:

6.4.1. Esperientzia pilotuak egin (Etxebizitza, BPP, EcoEuskadi, etab.)

6.4.2. Herritarren parte??hartzea kudeatzeko metodologia bat egin, esperientzia??pilotuen emaitzatik abiatuta.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Sail guztiak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2011/01/31

Azken aldaketako data: