Kontratazio elektronikoa bultzatzeko plana
Helburuak
• Lizitazio publikoaren % 100 era telematikoan egitea lortzea.
• Lizitazioen % 50 Internet bidez egitea lortzea.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)
Eremua
Kontratazio elektronikoa sustatzeko plan bat diseinatu eta hedatzen laguntzea da proiektuaren asmoa.
Horretarako, honako metodologia hau proposatzen da:
• Aldaketaren kudeaketa eta trebakuntza, proiektuaren testuinguruan: euskarri-prozesu berriei eta prestazio-mota eta harreman-bide berriei aurre egiteko gaitasun berriak, langileak sustatu eta mugiarazteko bideak…
• Euskarri-prozesuaren definizioa (zerbitzu-kalitatea, laguntza teknikoa, artikulazioa, etab.)
• Proiektua ezagutzera emateko plana
• Proiektua hedatzeko plana: fase pilotuetatik hasi eta behin betiko gauzatzera arte.
• Lizitazio elektronikoaren elementu arautzaileen azterketa
• Lizitazio elektronikoaren erabilera barnean sustatu
• Enpresentzako lizitazio elektronikoa sustatzeko mekanismoak identifikatu
Legegintzaldia
IX. Legegintzaldia
Arduraduna
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Órgano:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;
Parte-hartzaileak eta eragileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa