15. Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko EAEko II. Plan Estrategikoa, 2011-2014.
Helburuak
Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko EAEko Plan Estrategikoaren (2011-2014) helburuak honako hauek dira:
- Enpresetan segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea.
- Enpresetan prebentzioa txertatzea.
- Prebentzioari buruzko kontzientziazioan eta sentsibilizazioan laguntzea.
- Langileei prebentzioari buruko prestakuntza eta informazioa ematea sustatzea, eta gaian parte hartzera bultzatzea.
- Prebentzioan sindikatuek, enpresek eta administrazioak parte-hartze handiagoa izatea.
- Laneko istripuak eta gaixotasunak murriztea.
Aurrekariak
Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko EAEko Plan Estrategikoa, 2007-2010.
Saila
Esku hartzen duten sailak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, eta, laneko gaixotasunen esparruan, Osasun eta Kontsumo Sailaren parte-hartzea.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Planaren izaera dela eta, behar-beharrezkoa da enpresek, enpresaburuek, langileek eta haien ordezkariek parte hartzea planaren prestaketan, gauzatze-prozesuan eta jarraipenean; izan ere, laneko segurtasunari eta osasunari buruzkoa da plana, eta, hedapenez, enpresen eremukoa.
Eraginak
Planak berak ezarriko du aurrekontua.
Osasun eta Kontsumo Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
Plana gauzatzeko aurreikusitako epea
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea | 2010/11/01 | 2010/12/02 | Amaituta |
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea | 2010/12/02 | 2010/12/13 | Amaituta |
3. fasea. Plana prestatzea | 2010/12/13 | 2011/01/03 | Amaituta |
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea | 2011/01/03 | 2011/01/25 | Amaituta |
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea | 2011/01/26 | 2011/05/03 | Amaituta |
Ebaluatzeko moduak
Esparru horretan, bi jarduera-mota egingo dira:
- Estrategiaren aurrerabidearen jarraipena, diseinatutako baldintzen arabera.
- Helburuak lortzeko bidean estrategiak eragiten duen inpaktuaren ebaluazioa.
Estrategiaren lehenengo ebaluazioa gauzatuko da bide erdia egin ostean. Hartara, eraginkortasunaren adierazleak garaiz eskuratu daitezke, lehenbailehen jakiteko non dauden planaren indarguneak eta ahulguneak.
Gainera, lehen ebaluazio hori, bigarren eta azken ebaluazioaren oinarri izango da. Azken ebaluazioa egingo da estrategiaren iraunaldia amaitu ostean; ebaluazio horren xedea da balantzea egitea, jarduera-eremu bakoitzean izan duen eragina neurtzea, ezagutza hori eskuratzea, eta, azken finean, laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean politika berriak planteatzea.
Bi kasuetan txosten bat egingo da, ebaluazioaren ondorioak eta aholkuak adieraziz. Txosten hori OSALANeko zuzendaritzari aurkeztuko zaio, OSALANeko Kontseilu Nagusiari eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari helarazteko.