4. Gobernuaren ekintza-plana genero indarkeriaren aurka
Helburuak
Planaren xedea da ezartzea emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitearren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak zuzenduko dituen jardunak eta neurriak. Halaber, autonomia-erkidegoko administrazio orokorreko zerbitzuei laguntzeko sarea osatzeko asmoa du, zerbitzu horiek eraginkorragoak izan eta herritarrengandik gertuago egon daitezen. Gainera, indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak aitortzea du helburu.
Aurrekariak
Genero-indarkeria gure garaiko gaitz latzenetakoa da. Emakumeek egunero eta sistematikoki, munduko toki guztietan, pairatzen duten diskriminazioaren eta berdintasun ezaren adierazpen ankerra da. Ziur asko, gehien gertatzen den giza eskubideen urraketa da, munduan pertsona kopuru handienari eragiten diona, eta hori guztia emakume izateagatik soilik.
NBEk 1993ko abenduaren 20an onartu zuen Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko aitorpena, eta honela definitu zuen emakumeen aurkako indarkeria: emakumezko izatea oinarri duen edozein indarkeria, edo emakumeei kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa eragin diezaiekeena. Horren barruan hartzen dira aipatutako ekintza horien mehatxuak, derrigortzea edo arbitrarioki askatasuna kentzea, publikoan zein pribatuan gertatuta ere.
Testuinguru horretan, Jaurlaritzak erabaki du emakumeen aurkako indarkeriak beste edozein indarkeriak erakundeetatik jasotzen duen laguntza bera merezi duela, eta hori agerian geratu zen lehendakariaren inbestidura-saioan. Izan ere, lehendakariak azaldu zuen emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea Jaurlaritzaren lehentasuna izango zela. Lehendakariak aurreratu zuen zuzendaritza berezi bat sortuko zela Herrizaingo Sailean, lan horri aurre egiteko.
Horren haritik, Herrizaingo sailburuak bere sailaren ildo nagusiak legebiltzarrean aurkeztu zituenean, jardun aipagarrien artean Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortzea nabarmendu zuen.
Saila
Esku hartzen duten sailak
Egungo legegintzaldira arte, genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko eskumenak Jaurlaritzako hainbat sailen artean banatuta zeuden. Gainera, ez zegoen organorik, esparru horretako politika zentralizatzeko eta ordenatzeko eta emakumeen eskaerak bideratzeko ardura zuenik.
Jaurlaritzak lehentasuna eman dio politika berezi, integral eta bakar bat sortzeari, eta Herrizaingo Sailaren mendean jarri du, honako dekretu honen bidez: 4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzentzeko eta koordinatzeko.
Jarduera-esparru berri hori Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren bidez gauzatu da, eta horretarako zuzendaritza berri bat sortu da: Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Plana gauzatzeko prozesuan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta eta laguntza emateko jarduna burutzen duten elkarte eta erakunde guztiek hartuko dute parte, baita genero indarkeriaren adierazpen guztiak desagerrarazteko borrokan ari diren erakunde guztiak ere, jardun horretarako sortuko diren lantaldeen bitartez.
Eraginak
- Genero-indarkeriaren biktimei arreta osoa emateko lege-proiektua.
- Dekretu bidez, honako araudia ezartzea aurreikusi da:
- Leihatila bakarra sortzea.
- Genero-indarkeriaren behatokia sortzea.
- Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, 58.4 artikuluan xedatutakoaren garapena (laguntza bereziak).
- Agindu bidez, honako laguntza ekonomikoak arautuko dira:
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoak, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoak, 27. artikuluan aurreikusten dituenak.
- Genero indarkeriaren biktimei arreta, elkartasuna eta laguntza ematea sustatzen duten elkarteentzako laguntza.
Arlo horretan dauden baliabideak Jaurlaritzako hainbat sailetan barreiatuta daude, dagozkien esparruen arabera. Indarkeria pairatzen duten emakumeen eskaera zentralizatzea, biktimentzako espediente bakarra izatea, biktimizazio bikoitz gisa har litekeena saihestea eta arlo horretako politika koordinatzea helburu hartuta, Jaurlaritzaren leihatila bakar gisa jardungo du Zuzendaritzak.
Jaurlaritzaren zerbitzu hori erabiltzen duten emakumeen kexak, iradokizunak eta hobetzeko proposamenak ere Zuzendaritza horren bitartez bideratuko dira dagokion sailera.
Plana gauzatzeko dirua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotakoa izango da, eta ez da finantzazio gehigarririk aurreikusi.
- Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Osasun eta Kontsumo Saila
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sail horiekin elkarlanean arituko da, eta erabiltzaileen eskutik heltzen diren eskaerak, kexak, iradokizunak eta bestelakoak bideratuko ditu.
Koordinazioari dagokionez, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ikuskatuko ditu genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko eta indarkeria prebenitzeko autonomia-erkidegoko administrazio orokorrak gauzatutako programak eta proiektuak, eta haien jarraipena egingo du. Jardun horretarako, koordinazio-akordioak egingo dira inplikatutako erakundeekin: Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, Emakunde, Justizia eta Herri Administrazioa, Enplegu eta Gizarte Gaiak, Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza, Kultura (Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza) eta Ertzaintza. Halaber, leihatila bakarra sortzeko dekretuan aurreikusitako jarraipen batzordeekin ere koordinazio-akordioak egingo dira.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako EAEko V. planari dagokionez, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Emakundek beharrezko koordinazio-ekintzak ezarriko dituzte, lankidetza-protokolo baten bidez, bi planetan ezarritako helburuak osagarriak izan daitezen eta bat etor daitezen.
Lankidetza-hitzarmenak eta -protokoloak sinatzea genero indarkeriaren aurkako borrokan diharduten erakunde publiko eta pribatuekin.
Plana gauzatzeko aurreikusitako epea
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea | 2010/05/07 | 2010/06/08 | Amaituta |
2. fasea: Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea | 2010/06/08 | 2010/06/25 | Amaituta |
3. fasea. Plana prestatzea | 2010/06/25 | 2011/01/25 | Amaituta |
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea | 2011/01/25 | 2011/02/22 | Amaituta |
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea: | 2011/02/22 | 2011/06/07 | Amaituta |
Ebaluatzeko moduak
Bi ebaluazio-mota aurreikusten dira:
- Inplementazio-ebaluazioa: ebaluazio horren bidez zehaztuko da hartutako konpromisoen betetze-maila zenbatekoa den, jarduerei buruzko analisi deskriptiboen bitartez. Ebaluazio hori urtean behin egingo da.
- Inpaktu-ebaluazioa: Batu egiten duen ebaluazioa da, emaitzak neurtzen dituena. Horrenbestez, ikusten da abian jarritako neurriek eta gauzatutako esperientziek ondorio positiboak ala negatiboak eragin dituzten genero-indarkeriaren prebentzioan eta genero-indarkeriaren biktimentzako arreta hobetzeko jardueran. Gainera, genero-indarkeriaren bilakaera adierazten du, eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak plana betetzeko abian jarritako ekintzen emaitzei buruzko informazioa ematen du. Ebaluazio hori 2012ko ekainean eta gauzatzearen amaieran egingo da.
Ebaluazio horiek oinarrizko lau irizpide hauei erantzun behar diete: zer egin da? (gauzatze-maila), nork egin du? (zeharkakotasun-maila), nola egin da? (prozesuen ebaluazioa eta erakunde arteko koordinazio-maila) eta zer lortu da? (emaitzen ebaluazioa, eraginaren maila, eta inpaktuaren maila).
Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, inplikatutako eragile guztien arteko koordinazioa nahitaezkoa da.