Helburua:
Kontratazio publiko elektronikoaren eredua sendotzea (www.euskadi.net/contratacion ), jada hasita baitago, prestakuntza ekintzen eta ekimenerako marketing ekintza berariazkoen bidez; dokumentu-edukiak garatzea eta, gainera, laguntza zentro bat jartzea proiektuaren xede diren enpresentzat.
Zein plani atxiki zaion:
Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa - PEAGE
Eremua:
Proiektua aplikatu zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan kontratazio publikoaren inguruan diharduten langileei.
Parte-hartzaileak / Eragileak:
- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza
- Funtzio Publikoaren Sailburuordetza
- DIT/EJIE
- IZENPE
- Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritza
Lortu beharreko produktuak:
- Ekimenari buruzko publizitate kanpaina
- Lizitazio elektronikoari buruzko informazio-materialak
- Erabiltzaileei Laguntzeko Zentroa
- Ekimena honen barruan ezartzea: Modelo de Presencia en la Red
Egikaritzapen-epea:
Orain prestakuntza ikastaroak ematen ari zaizkie bai Administrazioko profesionalei eta bai ekimenaren erabiltzaileei ere.
Proiektuaren egoera:
Gauzatzen ari da.
Lortutako emaitzak: