Geotermiaren aukerak eraikuntzan irtenbideak eskaintzeko, Barakaldo (Bizkaia), 2013/02/21

Energiaren Euskal Erakundeak, (EVE Kanpoko esteka) antolatutako dohainiko jardunaldia BEC-en Kanpoko esteka izango da, I. Auditoriuman.

Aurkezpena:

Eraikinen energia-eraginkortasunaz diharduen 2010/31/UE Zuzentarauan jasotzen den “ia energiarik gabeko eraikina” definizioak, funtsean, 2020. urtetik aurrera egingo diren eraikinen energia-eskari txikia energia-iturri berriztagarrien bidez ase edo bete beharko dela adierazten du. Eskakizun horri begira, entalpia baxuko energia geotermikoa irtenbideetakoa bat da, kalitate estandar batzuen barruan.

Hartzaileak:

Energiaren Euskal Erakundeak jardunaldi hau antolatu du honako hauentzat: eraikinetako instalazio teknikoen diseinuan dihardutenentzat, administrazio publikoan ari direnentzat, arkitektura estudioetako arduradunentzat, ingeniaritzako teknikarientzat eta instalazioen promotoreentzat. Horiei jarraibideak ematea da jardunaldiaren helburua, 2010/31/UE Zuzentarauan azaltzen diren xedeak betetzeko lagungarriak izango diren jarraibideak, hain zuzen ere. Eraikinek izango duten energia-eskari txikian eta hori asetzeko energia berriztagarrien erabileran oinarritzen diren xedeak.

Deskribapena:

Energia berriztagarrien erabilera areagotzeko aukera dago, besteak beste, entalpia baxuko energia geotermikoa, eraikinak klimatizatzeko aplikazioan ezaugarri bereizgarria duena. Instalazio mota horien aplikazioan emaitza onak lortu ahal izateko, metodologia eta jardunbide onen kode egokia erabili beharra dago. Hain zuzen ere, jardunaldian, energia geotermikoaren alorrean, filosofia horri jarraitu dioten adibideak eta akreditazio eskemak erakutsiko dira. Era berean, administrazioak energia geotemikoa sustatzeko dituen jarduteko programen berri emango da jardunaldian.

EVE-ren web orrian Kanpoko esteka jardunaldiaren egitaraua eta inskribatzeko formularioa eskuragarri daude.

Azken eguneratzea: 2013/01/30