Ecozero lantegiak: "Ekoberrikuntza sustatzen: eraikuntza eta birgaitze jasangarrirantz". 2012ko iraila eta urria

Biodiversidad Fundazioarekin batera finantzatua, Empleaverde programaren baitan.

Eraikuntzan jasangarritasunerantz jotzea sustatzeko, eraikuntza-sektorean lan egiten duten enpresen negozio-eredu eta -estrategietan ekoberrikuntza txertatzea da Ecozero Kanpoko esteka ekimenaren helburua.

Doako bi lantegiko ziklo bat da, eta EAEko hiru probintzietan errepikatzen da. Bertaratzen denak azken teknologiak eta azterketa-tresnak ezagutu ahal izango ditu, eta eraikuntza jasangarriaren eremuko jardunbide egokiak partekatu.

Bi lantegien deskribapena:

  • “Ecozero Innova!” Ekoberrikuntzari, ekodiseinuari eta ingurumena errespetatzen duten teknologiei eta materialei buruzkoa.
  • “Ecozero Emprende!” Sektoreko negozio-aukerei eta negozio-eredu berriei buruzkoa.

Agenda:

Izen-ematea doakoa da, eta plazak, mugatuak.

Azken eguneratzea: 2012/10/09