Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berri baterako ibilbide-orria txostenaren aurkezpena, 2011-11-30

Birgaitzeko lantaldeak bere lehen txostena aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteazkena), 12:30etik 13:30era, Gasteizen. Europa kongresu-jauregian izango da, Sorginetxe aretoan.

Ekitaldiaren informazio-iturriaren estekan, ikusgai dago txostenaren egileei egindako elkarrizketa, bideoan. “Eraikuntza berrian aritzen den sektorea izateari utzi, eta birgaitzeari ekin behar diogu”. Bideoan, txostenaren egileek zenbait hausnarketa aurreratzen dituzte, birgaitzea garapen jasangarrirako aukera gisa erakusten dutenak.

Etxebizitzak birgaitzea oinarri hartuta Espainiako eraikuntza-sektorea eraldatzeko ekintza-plana ezartzeko behar den metodologia, egitura eta inbertsioak aurkezten ditu txostenak; horien ondorioz, gero, ekonomia berriro aktibatuko litzateke, lanpostuak sortuko lirateke eta energia-kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztuko litzateke.

Aurkezpen-ekitaldiaren amaieran, txostena emango zaie hara joaten direnei.

Nahitaezkoa da etorriko direnek aldez aurretik jakinaraztea:
Telefonoa: 91.310.73.50
 Helbide elektronikoa: vitoria@conama.org

Iturria: Conama Kanpoko esteka, 2011/11/24

Azken eguneratzea: 2011/11/25