"Eraikuntzako elementuen Energia-efizientzia eta ezaugarri termikoak. Paslink zelulak" jardunaldi teknikoa, 2010-11-22

Jardunaldia 2010eko azaroaren 22an egingo da Eusko Jaurlaritzaren Eraikinean kokatutako Kalitate-Kontroleko Laborategiaren instalazioetan Kanpoko esteka, Aguirrelanda 10 kalean (01013 Gasteiz).

Etxebizitza, Herri-lan eta Garraioetako Sailak eraikuntzako irtenbideen berrikuntza eta garapena ardatz duen politika bat jarri du abian, etxebizitza eta eraikinetako energia-efizientzia eta bizigarritasuna hobetzeko eta erresidentzia erako eraikinetan neurri pasioak erabiltzeko xedez. Jardunaldi hau politika horretan barneratzen da.

Jardunaldian zehar PASLINK entsegu zelulak aurkeztuko dira eta, horrez gain, Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzeari dagokionez zelula horien egokitasuna azalduko da. Zelula horiek Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Termika Arlok jarri ditu martxan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker. 2010eko urrian INIVE Kanpoko esteka eta DYNASTEE Kanpoko esteka europar sareen kide onartu dituzte. DYNASTEE Europear sarea arduratzen da Eraikinetako energia-efizientziari buruzko Europako Zuzentarauan [EPDB] ezartzen diren helburuak betetzeko laguntza teknikoa emateaz.

Esteka honetan triptikoa lor dezakezu, jardunaldiko egitarauarekin (pdf, 2,71 MB).

Jardunaldira etortzeko, termica@ej-gv.es posta elektronikoa bidal dezakezu edo 945 268 933telefonora deitu.

Azken eguneratzea: 2010/11/12