Egurtek - Egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren 3. nazioarteko Sinposioa, 2010-04-15


BEC-Biltzarrak gunea izango da Egurrezko Arkitekturaren eta Eraikuntzaren 3. Nazioarteko Sinposioaren topagunea, 2010eko apirilaren 15 eta 16an.

EGURTEKen helburua da egurraren balioak zabaltzea eta horren erabilpena arkitektura eta ingeniaritzako profesionalen artean sustatzea, eraikuntza gai jasangarria den aldetik. Hori dela-eta, egurraren erabilerari dagokionez, Sinposioa Europako teknika berritzaileenak ezagutu nahi dituzten profesional guztientzako topagunea izango da.

Eta Sinposioaren osagarri gisa, EGURTEK-k erakusketa eremua ere edukiko du: EGURTEK EREMUA, 2010eko apirilaren 14tik 17ra arte izango den CONSTRULANen barruan. Hemen, bai bisitariek, bai kongresukideek egurrezko eraikuntzari buruzko ikerkuntza eta erabilera desberdinak ezagutu ahal izango dituzte, baita euren merkataritza harremanak aktibatu ere".

Informazio gehiago: Egurtek Kanpoko esteka

Azken eguneratzea: 2010/03/30