Azken eguneratzea: 2013/10/11
2013ko hegaldi fotogrametrikoa argitaratu da
Dagoeneko eskura dago 22 cm-ko 2013ko hegaldi fotogrametrikoa, irudi estereoskopikoen GeoEuskadi zerbitzuaren bitartez
2013ko uztailaren 30ean hasi zen hegaldi fotogrametrikoa, eta 2013ko irailaren 4an amaitu ziren irudiak hartzeko lanak.
geoEsukadi bisorearen bidez kontsulta daiteke ondoko oinarri geruzen bidez:
“Ortoa 2013ko hegaldiari”: eskuragarri dagoen lurraldearen eredutik abiatuta, unean egindako ortofotoa da.
“Anaglifo 2013”: 2 fotograma bistaratzen dira modu anaglifoan zentratuagoak, beraz, 3Dn bistara daitezke. Anaglifo betaurrekoak dira beharrezkoak.

geoEuskadi-ko bisorerako zuzeneko loturak ondokoak dira informazio hori kontuan izanda, besterik esan ezean:
- Anaglifo 2013: http://www.geo.euskadi.net/s69-bisorea/eu/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp?base_layer=Anaglifo-2013&lang=eu
- Ortofoto al vuelo 2013 25cm: http://www.geo.euskadi.net/s69-bisorea/eu/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp?base_layer=Orto_vuelo-2013&lang=eu
Halaber, beste GIS software batzuen bidez kontsulta daiteke hegaldia, Hegaldien WMS zerbitzu estandarraren bitartez:
http://euskadi.stereowebmap.com/SgdWmsEuskadi.dll/WMS
Besterik esan ezean, anaglifo irudia bistaratzen da. “Ortofotoa hegaldian” bistaratu nahi bada, WMS kontsumitu behar da OrthoOnTheFlyOn estiloarekin. Horrela, eskuragarri dagoen LEDa erabiliz, zerbitzariak ortozuzendu egiten du fotogramarik hurbilena, eta ortoargazkia sortzen du hegaldian. Horri esker, irudiaren gaineko neurketak egin daitezke eta beste informazio kartografiko bat gainjarri.
2014ren hasieran, hegaldi horretatik sortutako behin betiko ortofoto zorrotza edukitzea espero da.”
![]() |
![]() |
|---|---|
|
Anaglifoa |
Ortoargazkia hegaldian |

