Fecha de publicación: 28/01/2011

Arabako enpresak Ingurumen modalitatean jaso du saria

Lan eta Kooperatibentzako antolatutako 2010eko I. Saria estatuko elkarte Cooperativas Agro-alimentarias-ek antolatu du

1963. urtean sortutako Gasteizko (Araba) UDAPA kooperatibak jaso du estatuko elkarte Cooperativas Agro-alimentarias-ek Lan eta Immigrazio Ministerioaren lankidetzarekin Sozialki Arduratsu diren Kooperatibentzako antolatutako 2010eko I. Saria, Ingurumen modalitatean.

Cooperativas Agro-alimentarias-eko presidente Fernando Marcenek eta Lan Ministerioko Gizarte Ekonomia, Lan Autonomo eta Enpresen Gizarte Erantzukizun zuzendari nagusi Juan Jose Barrerak banatu zituzten modalitate desberdinetako sariak: ekonomia, gizarte eta ingurumen modalitateetakoak. Guztira Estatuko Nekazaritza eta Elikadura sektoreko hamaika kooperatiba aukeratu zituzten aurrez.

Nekazari, enpresa-kudeatzaile eta langileen osatzen dute UDAPA, eta patataren salmentan espezializatuta dago; “teknikarik berrienak aplikatu ditu beti bere kudeaketa eta ekoizpen metodoetan. Ura eta energia bezalako “input”en optimizazioak, hondakinen ahalik eta minimizazio eta errekuperazio handienak, ontziki eta patata garbitu ondorengo lurrarenak besteak beste, eta, bereziki, ekoizpen integratuko protokoloarekin ekoitzitako patata soilik erabiltzeak bermatzen dute ingurumen aldetik Espainiako nekazaritza eta elikadura sistemaren prozesu bikainenetako bat”, adierazi dute elkartetik.

Sari honekin, “kooperatibek euren eguneroko jardunean duten funtzioa, bazkide eta familiekiko harremana, langileen inplikazioa eta, oro har, gizartean eta lurraldean duten inpaktua zabaldu” nahi ditu Cooperativas Agro-alimentariasek.