Mahala enpresak ‘Txandaka’ marka berria merkatura atera du, ardi esneaz landutako produktuetaz osatutako sorta batekin, besteren artean, mamia, gazta ondu, gazta ondu ketua eta ardi esne pasteurizatua aurki daitezke.
Mahalaren filosofia artisau ekoizpenean, kalitatean eta gehigarri kimikorik gabeko (koloratzaileak, kontserbagarriak, lurrinak...) oinarrizko materialaren erabilpenean datza, eta hau, ‘Txandaka’ marka berrian ere aurki daiteke.
1996an, enpresa hau bere baserrian ekoiztutako esnearekin egindako gaztak lantzen hasi zen eta ondoren bere eskaintza gazta freskoa eta jogurtera hedatu zuen. Mahalak Euskadin oinarritutako banaketa burutzen du.
Zehazki, ‘Txandaka’ produktuen artean ondorengoak topatu ahal ditugu:
- Txandaka ardi esne pasteurizatua, litro bateko pvc botila, 9 eguneko iraupenekoa.
- Txandaka ardi mamia, 190 g-ko beira ontzia, kontserbagarririk gabe.
- Txandaka ardi gazta ondua, 3-8 hilabeteko egonaldia izandakoa.
- Txandaka ardi gazta ondu ketua, 3-8 hilabeteko egonaldia izandakoa.