Azken eguneratzea: 2013/07/11

Sushiari laguntzeko ardo berezi izendatu dute Señorio de Astobiza arabar txakolina

Arabako Txakolinaren eta Japoniaren arteko lehenengo harremanak 2008an eman ziren, Japoniako sukaldaritzako Aki Nai enpresa-taldeko ordezkaritzak Jatorrizko Deiturako upategia bisitatu zuenean.

Arabako txakolinak Japongo gastronomia konkistatu du. Kaliforniako Sushi Chef Institute-k (AEB) sushiarekin uztartzeko “ardo berezi” izendatu du Okondon (Araba) ekoizten duten Arabako Txakolina sor-markako Señorio de Astobiza txakolina. Japoniako plater horrek arroz-ozpinarekin, azukrearekin eta gatzarekin ontzututako arroza eta arrainak edo itsaskiak bezalako osagaiak ditu oinarri.

Andy Matsuda, Sushi Chef Instituteko zuzendaria, munduko sushi chef onenetakotzat dute ospe handiko hainbat aldizkarik, People Magazine edo Foody Nueva York aldizkariek, besteak beste. Newsweek aldizkariaren Japoniako edizioak, berriz, munduko 100 japoniar errespetatuenen artean sartu du.

Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko idazkari-gerente Jose Antonio Merinok jakinarazi duenez, Matsudak sushiari buruzko saio magistral bat eskaini zuen, ekainean, Okondoko upategian.

Señorío de Astobiza y sushi