Azken eguneratzea: 2012/03/16

2.417 euroko zenbatekoa mendiko erreskate lanengatik

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak lehen kobratzea tramitatzen du indarreko Tasa-Legea dela eta.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak tramitatu du, indarreko Tasa-Legea dela eta, bere lehenengo kobratzea, eta hori 2.417,41 euroko zenbatekoa izan da.

Aipaturiko tasa eskalada egiten ari zen pertsona baten erreskateari dagokio,eta eskalada arrisku-kirola moduan hartutako jarduera da. Erreskate horretan hainbat giza eta material baliabide erabili ziren, baita helikoptero bat ere.

Ordainketa-gutuna igorri zaio jadanik erreskatatutako pertsonaren aseguru-etxeari, pertsona hori federatuta zegoen eta.

Hau izan da tramitatu den lehenengo ordainketa-gutuna, Tasa eta Prezio Publikoetako Aldaketa Legea joan den 2011ko abenduaren 22an Legebiltzarrean onartu zenez gero.