Azken eguneratzea: 2012/06/20
Squash Modalitateko Prestakuntza Plana
2012ko ekaina
2012ko maiatzaren 25eko Kiroletako Goiko Aholku Batzordearen Lehendakaritzako Ebazpena, non Squash modalitateko prestakuntza plana argitaratu den (pdf, 242kb, gazteleraz).
Igaroaldiko entrenatzaile-ikastaroek hiru bloketan banatzen dira: bloke komuna, bloke espezifikoa eta praktikaldia.
Bloke komuna kirol modalitate/espezialitate guztietan berdina da; bloke espezifikoak eta praktikaldiak, ordea, ezberdinak dira modalitate/espezialitatearen arabera.
Hemen aurkezten den ebazpenaren bitartez, arautzen da kirol modalitate/espezialitate horren (igaroaldiko) entrenatzaile-ikastaroetako bloke espezifikoek eta praktikaldiek errespetatu behar duten prestakuntza-plana: arloak, orduak, sarrera-baldintzak… Espaina mailan, entrenatzaile-ikastaro ofizial bat antolatu nahi duen edozein federakuntza edo autonomia-erkidegok bete beharko du prestakuntza-plan honetan ezarritakoa.
Oharra: prestakuntza-plan honen argitaratzeak ez du eragiten kirol modalitate/espezialitate honen barneratzea hezkuntza-sisteman. Hori, dagokion dekretua BOEn argitaratu arte ez da gertatuko.