Azken eguneratzea: 2011/12/13

BetiOn zerbitzua ezagutu nahi duzu?

Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren bizi-ingurunean bizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz

Segurtasunerako edo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoi batean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuek artatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasu horietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duen elementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzat ere.

Zerbitzua diseinatuta dago bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzat, eta mendekotasun egoera onartuta duten edo gizarte-zerbitzuek kalteberatasunegoera onartu dieten 65 urtetik gorakoentzat. Zerbitzuaren hartzaileen artean daude, baita ere, ezintasun fisikoa eta mendekotasuna, beren graduetako edozeinetan, onartuta duten pertsonak, baita diagnostikatutako gaixotasun mentala dutenak eta onartutako mendekotasun-egoera edo gizarte-bazterkeriako arriskua dutenak ere.

 

BetiOn zerbitzuaren funtzionamendua azaltzeko bideoa  (flv, 9,2 mb) (gaztelaniaz)