Azken eguneratzea: 2010/05/11
Sagardi sukaldaritza katearen pintxoak Amsterdam eta Mexikon dastatuko dira
Proiektu berri hau euskal sukaldaritza ezagutara ematea euren lurraldetik kanpo.

SagardiEuskal sukaldaritzaren adierazgarri garrantzitsuenetariko bat, pintxoak, alegia, Amsterdam eta Mexikon ere kontsumitu ahal izango dira, Sagardi sukaldaritza katearen eskutik. 2011rako, euskal sukaldaritzaren kataluniar kateak aurreikusirik dauka New York, Sao Paulo eta Shanghain jatetxe berriak irekitzea.

Proiektu berri hau bat dator euskal lau bazkideen filosofiarekin, “euskal sukaldaritza ezagutara ematea euren lurraldetik kanpo”. Izan ere, 19 jatetxeetatik bat ere ez dago Euskadin kokatuta.

Irekiera berri hauek Espainian dauden 17 lokalekin, Andorrakoarekin eta Buenos Airesekoarekin bat egingo dute.

Informazio gehiago: 2010eko maiatzaren 07an argitaratutako berria Expansión Catalunya egunkarian