Azken eguneratzea: 2010/08/04
2004ko urtaroko Remirez de Ganuza Erreserba Handiak 100 puntu lortu ditu The Wine Advocate aldizkarian
Upeltegitik azaltzen dute: upel berrietan denbora luzez ontzearen aldeko gure apustua saritu dute"

Robert Parkerrek zuzendutako AEB Ameriketako Estatu Batuetako The Wine Advocate aldizkari famatuak 100 puntu eman dizkio Remirez de Ganuza Erreserba Handiari, aldizkari horrek ematen duen kategoriarik gorena, eta lehen Erreserba Handia izan da eta Parkerren 100 puntuak lortzen. Upategitik adierazi dutenez, “upel berrietan denbora luzez ontzearen aldeko gure apustua saritu dute”.
Bestalde, Fernando Remirez de Ganuzak ikerketa eta garapen arloan egindako inbertsioa ere onetsi dute, 98 puntu eman baitizkiote Trasnocho-ri. Ateratze-sistema berezia erabiltzen duen ardo hau -10 urtez esperimentatu dute- lehengo hilean dastatu zuen Robert Parkerren taldeak baina oraindik ez dago eskuragarri AEBetan. Remirez de Ganuzarren ardoen dastaketan, 2004ko Erreserba dastatu zuen berriz ere Jay Millerrek, eta 96tik 97ra igo zuen horren puntuazioa; 2001eko Erreserbarena, berriz, Parkerren 94 puntutik 97 puntura.
“Upategiko ardoek erakusten dute botilan ere eboluzionatzen jarraitzen dutela, upel berrietan denbora luzez eta kontu handiz ontzearen ondorioz”, diote upategian. Alde horretatik, esperimentatzen eta berritzen jarraitzen du Fernando Remirez de Ganuzak, eta atal berri bat du hautaketa mahaian 2008. urtetik, mahatsak muztioarekin berarekin garbitzen dituena; hainbat hobekuntza egin nahi dizkio orain, hurrengo mahats-bilketan horren funtzionamendua optimizatzeko.