Azken eguneratzea: 2011/10/21

Artzai Gazta Elkarteak jarduera pila bat antolatu ditu udazkenerako, Artzain Gaztaren urriaren 29ko jaia, besteak beste

Euskal Herriko Artzai Gaztaren XXVIII. Lehiaketa egingo da bertan, eta probintzia mailako lehiaketetan sailkatutako hamar gaztak dastatu, eta 2011ko irabazlea hautatuko dute.

Artzain Gaztaren jaia 2011

Artzain Gaztaren jaia 2011

Artzai Gazta Elkarteak Artzain Gaztaren jaia ospatuko du urriaren 29an, Vitoria-Gasteizko Foruen plazan. Euskal Herriko Artzai Gaztaren XXVIII. Lehiaketa egingo da bertan, eta probintzia mailako lehiaketetan sailkatutako hamar gaztak dastatu, eta 2011ko irabazlea hautatuko dute.

Lehiaketako irabazlearen izena jakinarazi ondoren, aurtengo Kaiku sariak banatuko ditu Artzai Gazta Elkarteak. Artzai Gazta Elkarteko presidente Maria Puy Arrietak adierazi duenez, 2011ko Urrezko Kaikua “gure artzain-bazkide batentzat izango da, elkartearekin erakutsitako konpromisoagatik eta haren gaztaren kalitateagatik”. Zilarrezko Kaikuak “azken urtean nabarmendu diren eta gure gaztaren, gure kulturaren eta gure gastronomiaren izen ona areagotzen lagundu duten pertsona, erakunde edo elkarteentzat izango dira”, azpimarratu zuen Arrietak.

Artzai Gaztaren jaian, produktu ekologikoen eta Arabako produktuen azoka jarriko da, eta Euskal Herriko Artzai Gazta gaztandegien ordezkaritza zabala egongo da. Horrekin batera, Slow Food Arabako laguntzaileek prestatutako jaki dastatze batean, gazta egiteko haurrentzako tailer batean, eta Joserra Agirianok komentatutako gazta, zezina, ardi-txorizo eta gazta zahar dastatzean parte hartu ahal izango da.

Jaiaren egitaraua ikusi.

Jarraian adierazitako jarduera hauek ere antolatu ditu elkarteak udazkenerako:

2011ko urriaren 24ean

"Zaporearen laborategia" Abasto plazan, 19:00etan, Artzai Gaztaren eta Slow Food Arabaren esperimentuekin.

2011ko urriaren 25tik 30 arte

"Gazta Zaharrean". Gazta naturala eta ketua. Bilatu gaztandegien arteko desberdintasunak Gasteizko hirigune historikoko tabernetan.

2011ko urriaren 31tik azaroaren 6 arte

“Horrela interpretatzen dut nik gure bitxi gastronomikoa, Idiazabal Artzai Gazta”. Pintxoak, Vitoria-Gasteizko lokal espezialistetan.

2011ko azaroaren 1etik 25 arte

"Idiazabal Artzai Gaztaren interpretazioa" eguneroko menua, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko UBE ARTIUM jatetxean.

2011ko azaroaren 25ean

Topaketa gastronomikoa eta ikus-entzunezkoen proiekzioa itxiera-jardunaldian. Eguneroko menua duten bezeroentzat erreserbatua eta izen-emateak (artzaigazta@artzai-gazta.net)