Azken eguneratzea: 2012/01/10

Transexualen eskubideak onartzeko lege aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak

Jaurlaritzaren Kontseiluak genero-identitate arrazoiengatik ez diskriminatzeko eta transexualen eskubideak onartzeko lege-aurreproiektua onartu du; aurreproiektu hori Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak landu du.

Aurreproiektu hori Nafarroako Foru Erkidegokoaren ondoren Estatuan izapidetzen den ezaugarri horietako bigarrena da, eta bere xedea, transexualitate-izaera definitzeaz gain, sexuaren erregistro-marka eta izena aldatzeko beharrezkoak diren betekizunak arautzen dituen martxoaren 15eko 3/2007 estatuko legea zabaltzea da. Lege horren arabera, erregistro zibilean sexuaren aipamena zuzendu duena edo zuzentzen ari dena da transexuala.

Sexu jakin batekoa izatea bere kanpo-organo genitalen antzemate bisual soila baina zerbait gehiago dela onartzea abiapuntutzat hartuz, Eusko Jaurlaritzaren proiektuak onarpen hori zabaldu egiten du, eta honako hauek barne hartzen ditu: “sexu biologikoaren eta berezkotzat sentitzen duen genero-identitatearen artean gutxienez 6 hilabetez disonantzia egonkorra eta iraunkorra mediku- edo psikologo-txosten baten bitartez egiaztatzen duena”. Era berean, “adierazten duen eta onartzeko eskatzen duen genero-identitateari dagokionez oker egotera bultzatzen duen nortasun-nahasmendurik ez duen pertsona, horri lotuta borondate egonkorra, zalantzarik gabekoa eta iraunkorra azalduz”.

Erregulazio berriarekin, Jaurlaritzak araudia egungo gizarte-errealitatera egokitu nahi du, legerian transexualen baldintza edo egoera pertsonal edo sozialaren ondorioz dirauten diskriminazio guztiak gainditzen lagunduz. Ildo horretan, proiektu horren helburua transexualek EAEko herri-administrazioengandik beren premia mediko, psikologiko, juridiko eta bestelakoentzako arreta osokoa eta egokia jasotzea da, aukera-berdintasunean gainerako herritarrekin alderatuta. Era berean, transexualen askatasuna gizarte-bizitzaren esparru guztietan oro har, eta bereziki zerbitzu publiko guztietan egikarituko dutela babesten du.

Eusko Jaurlaritzaren aurreproiektuak, besteak beste, bermatuko du Berdindu zerbitzuak, hau da, transexualentzako, haien familiartekoentzako eta hurbilekoentzako informazio-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak  bere horretan jarraituko duela.

Testuak, era berean, transexualek sanitate-eremuan dituzten eskubideak biltzen ditu, non Osakidetzak dagoeneko baduen transexualitatearen alorreko erreferentziazko unitate bat, arreta mediko, erizaintzako, psikologiko, psikoterapeutiko eta sexologikoan profesionalak diren langileez osatua. Lege bidez araututa egoteak zerbitzu medikoaren presentzia indartzea ekarriko du.

Era berean, lan- eta hezkuntza-munduarekin erlazionatutako hainbat neurri barne hartzen ditu. Horien artean, ekintza positiboko plan egokiak landu eta aplikatzea euskal herri-administrazioetan transexualen kontratazioa eta enplegua bultzatzeko; eta, hezkuntza-esparruan transexualitatearen alorreko jardunak garatzea.