Azken eguneratzea: 2010/06/10
Kubik, munduko lehenengo eraikin esperimentala, Euskadin dago
Arriolak Jaurlaritzak Euskadiko eraikinen iraunkortasuna, kalitatea eta berrikuntza sustatzeko konpromiso sendoa gailendu du.

Modularra, malgua eta desmuntagarria. Horiexek dira munduko lehenengo eraikin esperimentalaren ezaugarri nagusiak. Kubik eraikina gaur goizean inauguratu da Zamudioko teknologi elkartegian. Eraikin honek energia-eraginkortasunaren, eraikinen iraunkortasunaren eta teknologien inplementazioaren arloetako esperimentuak egiteko aukera emango du etorkizunean eraikin ekoeraginkorrak sortu ahal izateko eta horrela, CO2 isurtzeak eta etxeetako energia-kontsumoa murrizteko, izan ere, dagoeneko Espainiako energia kontsumo osoaren % 40 da. Iñaki Arriolak, Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak, Eusko Jaurlaritzak I+G+b-aren garapenaren aldeko apustua egiteko konpromiso “sendoa” hartu duela azpimarratu du, bereziki, Euskadiko eraikuntza guztietan “iraunkortasuna, kalitatea eta berrikuntza” sustatzeko. “Kubik-en oinarrizko funtzioa berrikuntza da, etorkizuneko eraikuntzak iraunkorragoak eta eraginkorragoak izatea eta kalitate hobea izatea eragiten duten eraikuntza aurrerapen eta bermeak izan ditzaten”, gehitu du.