Azken eguneratzea: 2012/02/09

Dintel-ek Serafín Olcoz Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren lanbide-ibilbidea saritu du

Dintel Fundazioaren Patronatuak “aho batez” erabaki du Serafín Olcoz Yanguas Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren “lanbide-ibilbidea” saritzea. Hori dela-eta, autonomia-erkidegoetako zuzendari nagusiei zuzendutako Goi Zuzendaritzako 2012ko Dintel sarietako bat emango diote. Gaur jasoko du saria, Madrilen.

Bere Web-orrian bere burua aurkezten duen arabera, Dintel Estatu mailako fundazio pribatu bat da, Informazioa eta Telekomunikazioen Teknologiak hedatzea helburu duena. Herri Administrazioaren esparruko herritarrentzako zerbitzuen arloan erabakitzeko eta prospekzio teknologikoa egiteko edo definizio estrategikoa egiteko ahalmena duten alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko harreman handiena, edo ‘networking’, lortzeko antolatzen ditu bere jarduerak.

Goi-zuzendaritzako 2012ko Dintel sariak emango dira, alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko ‘networking’a laguntzeko, fundazioak aurten antolatu duen lehen ‘meeting-point’ean.