Azken eguneratzea: 2011/12/05
Justizia.net irabazle 2011ko Buber sarietan, Herritarrei Zerbitzua Emateko Web Onenen atalean

Justizia.net, Euskadiko Justizia Administrazioaren web orria, irabazle izan da 9. Buber sarietan, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean.
Buber sariak Euskadin, Internet esparruan, oso ezagunak dira, eta herritarrentzako balio erantsia duten web atariak saritzeaz gain, teknologia berrien erabileraren bitartez gizartean eragile diren proiektuak ere saritzen dira euren bidez.
Lehenengo, sarietara aurkeztu ziren 200 web atarien artean, erabiltzaileek gogokoen zituzten web-guneak aukeratu zituzten . Ondoren, gai honetan aditua den talde batek kategoria bakoitzeko hiru web aukeratu zituen. Justizia.net-ez gain, herritarrei zerbitzua emateko web onenen atalean beste bi atari ere finalista izan dira: www.tendumi.com kanpinei buruzko gida, eta Why not? Fundazioaren web ataria (www.fundacionwhynot.org).
9. Buber sarietako gainontzeko irabazleak:
- Blog edo web korporatibo onena: www.lasterketak.com
- Aplikazioa edo web software aske onena: www.librezale.org
- Merkataritza elektroniko web-gune onena: www.deskontu.com
- Herritarren zerbitzurako ataria: www.justizia.net
- Berrikuntzako-egitasmo onena: Babelium Project
- Euskarazko teknologia proiektu onena: Kulturize
- Start-up egitasmorik onena: Ideable
- Internazionalizazio proiektu onena: Basque culinary Center
- Publizitate kanpaina onena: ilowcost
- Elkartasuna bultzatzeagatik: EITB Maratoia