Azken eguneratzea: 2012/09/03

Patin-hockeya, abiadurazko patinajea, patinaje artistikoa eta dantza, eta lineazko patin-hockey kirol-espezialitateen prestakuntza-planak

2012ko iraila

Kiroletako Goi Aholku Batzordearen Lehendakaritzaren ebazpena, 2012ko ekainaren 26koa, non patin-hockeya, abiadurazko patinajea, patinaje artistikoa eta dantza, eta lineazko patin-hockey kirol-espezialitateen prestakuntza-planak argitaratzen diren (pdf, 2,06Mb, gazteleraz). 

Igaroaldiko entrenatzaile-ikastaroek hiru bloketan banatzen dira: bloke komuna, bloke espezifikoa eta praktikaldia. 

Bloke komuna kirol modalitate/espezialitate guztietan berdina da; bloke espezifikoak eta praktikaldiak, ordea, ezberdinak dira modalitate/espezialitatearen arabera. 

Hemen aurkezten den ebazpenaren bitartez, arautzen da kirol modalitate/espezialitate horren (igaroaldiko) entrenatzaile-ikastaroetako bloke espezifikoek eta praktikaldiek errespetatu behar duten prestakuntza-plana: arloak, orduak, sarrera-baldintzak… Espaina mailan, entrenatzaile-ikastaro ofizial bat antolatu nahi duen edozein federakuntza edo autonomia-erkidegok bete beharko du prestakuntza-plan honetan ezarritakoa. 

Oharra: prestakuntza-plan honen argitaratzeak ez du eragiten kirol modalitate/espezialitate honen barneratzea hezkuntza-sisteman. Hori, dagokion dekretua BOEn argitaratu arte ez da gertatuko.