Azken eguneratzea: 2011/06/17
"Donostiako erarako pintxoa ganbekin" atera du Angulas Aginagak
Angulas Aginagaren etengabe berritzearen aldeko filosofiaren helburu nagusia da kontsumitzaileari kalitatezko produktu osasungarriak eskaintzea.
Donostiako erarako pintxoa
Irurako (Gipuzkoa) Angulas Aguinaga enpresak Gipuzkoako saltsarik ezagunetako bat omendu nahi izan du, Donostiako erarako saltsa. Horregatik, “Donostiako erarako pintxoa ganbekin” atera du Angulas Aginagaren Krissia markak, Alaskako abadiraren surimia –kalitate handikoa- arraspatu, ganbekin nahastu, eta donostiar erarako saltsa arin batekin maneatuta.
Zeliakoek ere jateko moduko produktu berri hori 150 gramoko anoetan atera du, Krissia produktu freskoen artean eta “Jateko prest” formatuan, mokadu azkar eta erosoa gozatzeko.
Enpresatik adierazi dutenez, “ogi-xerra xigortu baten, ogi-xerra baten edo arrautza gogortuaren gainean jartzea da ohikoena, baina piper beteak egiteko ere erabil daiteke”.
Angulas Aginagaren etengabe berritzearen aldeko filosofiaren helburu nagusia da kontsumitzaileari kalitatezko produktu osasungarriak eskaintzea. Gainera, nahiko produktu modernoak eskaini nahi izaten ditu beti markak; erosotasuna, jakiak prestatzeko orduan, horixe eskatzen baitu gaur egungo bizimoduak.
Irudi berria udari begira
Bestalde, euren irudia berritu dute Krissiak eta Angulas Aguinagak udari begira, “Dastatu uda” leloarekin. Packaging berria ere hautatu dute, “2011ko Zaporea” zigiluarekin eta Krissiaren eta Angulas Aguinagaren logo berriekin.
Aurten, bere presentzia sustatuko du enpresak saltokietan, kamerekin, PLV materialarekin eta promozio-jarduera garrantzitsu batekin.