Azken eguneratzea: 2007/05/04
OpenOffice.org 2.2.0 euskaraz eskuragarri
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk), software librea euskaraz sustatzeko lan-lerroari jarraituz, OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa, hau da, kode irekiko bulegotika edo ofimatikako paketea, euskaraz kaleratu berri du.

OpenOffice.org 2.2.0 euskaraz logoa

OpenOffice.org honako sistema eragileetan erabiltzeko dago eratua: Debian GNU/Linux (eta Debian-en oinarritutako Euslinux, Ubuntu, e.a.), RedHat    Linux (eta RedHat-en oinarritutako Fedora, Suse, Mandrake, e.a.), MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak) eta Windows.

Produktua www.euskara.euskadi.net helbidetik deskarga daiteke, "Euskarazko softwarea deskargatzea" atalean, hain zuzen.

OpenOffice.org 2.2 bertsioak oraingoz interfazea bakarrik dauka euskaratuta. Laguntzako fitxategiak euskaratzea eta konpilatzea uztailean burutuko da.

 

Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk.