Azken eguneratzea: 2013/02/14
Rafael Sarria Ansoleaga, Euskal Trenbide Sareko Zuzendari Nagusi berria
ETS-RFV erakunde publikoko Administrazio Kontseilu berriak, legealdi honetako lehenbiziko bileran, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen erakundeko Zuzendari Nagusi Rafael Sarria Ansoleaga izendatzea erabaki du.
Bilera berean, César Gimeno, Presidenteorde Betearazlea, Pedro Marco, Zuzendari Nagusia eta Francisco Egea, Zuzendari Nagusi Korporatiboa, beraien karguetatik kentzea erabaki du. Horrela, ETS-k, Iñigo Urkullu Lehendakariak erakunde eta sozietate publikoetako zuzendaritza taldeak murrizteko adierazi duen konpromisoa bete du.
Rafael Sarria industria ingeniaria da, Enpresa Zuzendaritza Masterra, ingelesa, frantsesa, italiera eta euskara menderatzen ditu eta, beste kargu batzuen artean, “El Transbordador de Bizkaia-Bizkaia Zubia”-ko Zuzendari Nagusi eta Administrazio Kontseiluko kide (1997-2006) eta Metro Bilbaoko Zuzendari Gerente (2006-2010) karguak bete ditu. Azken urteetan, Boroan dagoen AIC Automotiv Intelligence Center industrigune barruko AIC Start-eko Zuzendari Nagusia izan da. Talde horren xedea, automobilgintzaren alorreko ekintzailetza bultzatzea eta sustatzea da, sistemen ikerketarako, garapenerako eta ezarpenerako.
Zuzenbide pribatuko ETS erakunde publikoa, Euskadiko trenbide azpiegituren kudeatzailea da, eta gaur egun dagoen edo etorkizunean egin daitekeen Euskadiko trenbide sarearen diseinuaren, eraikuntzaren, artapenaren, kudeaketaren eta administrazioaren arduraduna da.