Azken eguneratzea: 2009/07/01
Txingorra 2009ko uztailaren 1ean Gasteizen
 

Aurrerapena.

Txingorra – 2009ko uztailaren 1ean Gasteizen

(2009-07-01 20:30etan)

Uztailaren 1ean, egunez egindako bero zakarraren ondorioz, trumoi-zaparradak izan dira lurraldearen zati handi batean.  Aipatzekoa da, 16:30ak inguruan Gasteiz mendebaldean konbekzio-gune bat eratzen hasi dela, oso bizkor, eta mendebaldetik ekialderako bidean hiriburuaren parean ia ordu erdi egon dela geldirik. 

Tarte horretan trumoi-zaparradak izan dira, eta leku askotan txingorra ere bai. 17:00ak aldera hasi dira lehenengo prezipitazio-datuak jasotzen. Hamar minututik behin jasotzen diren datuen arabera, tarte horretako gehieneko intentsitatea 9,8 mm-tara iritsi da Arkauten, 17:40ean; 6,1 mm-tara Gasteizen, 17:50ean; eta 4,9 mm-tara Abetxukun, 17:50ean.

Gertaeran oso argi ikusi da aire-masa bertikalean nola garatu den, 14 km-tik gora ere egin duelarik. Garapen bertikal izugarri horren ondorioz, tamaina handiko izotz-koskorrak bota ditu (4 cm-tik gorakoak) hiriburuko hainbat aldetan. Txingorra oso fenomeno lokala da; ikusi besterik ez dago, txingorrak eraso duen lekutik oso gertu (Miñaon esaterako) ez dela horrelakorik batere erregistratu.