Azken eguneratzea: 2011/09/08
Bidaiarien eta salgaien garraio publikorako 2011ko laguntza-programa
2011ko irailaren 6an eta 7an laguntza-programa horretako aginduak argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta eskabideak aurkezteko epea zabaldu da.
Aurreko deialdian bezala, oraingo honetan ere bide telematikoak erabili ahal izango dira eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko, eta prozedura amaitu arteko izapide guztiak egiteko.
Hona laguntzen zerrenda, eta eskabidea aurkezteko azken eguna:
|
Laguntza |
Eskabidea aurkezteko azken eguna |
|
2011ko urriaren 7a |
|
|
2011ko urriaren 7a |
|
|
2011ko urriaren 7a |
|
|
2011ko urriaren 8a |
|
|
2011ko urriaren 8a |
|
|
2011ko urriaren 8a |
Eskabide-orriak eskuratzeko lekua:
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egoitza elektronikoan, www.euskadi.net Webgunean, eta Garraio Zuzendaritzan (Donostia kalea, Lakua 1- 7. solairua - 01010 Vitoria-Gasteiz)
Eskabideak eta agiriak aurkeztea:
Eskabideak, eranskinean datorren eskabide-orria behar bezala beteta, paperean aurkeztu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuan (Zuzenean zerbitzuan) entregatu ahal izango dira edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzari helarazteko.
Era berean, baliabide elektronikoak ere erabili ahal izango dira eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko. Deialdiari buruzko informazioa, prozedura eta eskakizunak egiaztatzeko modua www.euskadi.net webgunean kontsultatu ahal izango dira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.