Azken eguneratzea: 2012/05/17

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARIA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN LURRALDE ARTEKO BATZORDEAREN BILERA BATERA JOANGO DAINTERTERRITORIAL DE COOPERACIÓN PARA EL DESARROLLO

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendari Marta Ares Godoy andrea Garapenerako Lankidetzaren Lurralde arteko Batzordearen ohiko bilera batera joango da maiatzaren 21ean (astelehena), Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. Madrilen egingo da bilera hori, eta bilera horren gai-zerrendak oso gai garrantzitsuak biltzen ditu, esate baterako, 2012rako Nazioarteko Lankidetzaren Urteko Planari buruzko irizpena ematea.

Garapenerako Lankidetzaren Lurralde arteko Batzordea garapenerako lankidetzako eginkizunak dituzten Administrazio Publikoen arteko kontsultarako, koordinaziorako, itunerako eta lankidetzarako organoa da, funtzionalki Kanpo Arazoetako Ministerioari atxikita dagoena