Andoaingo udalerrian erregimen tasatu autonomiko 70 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan BRITAC PROYECTOS S.L. sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2026ko martxoaren 2a eta martxoaren 31 bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2026ko apirilaren 10ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
- Sustatzailea: Pribatua – BRITAC PROYECTOS S.L.
- Etxebizitza kopurua: 70
- Horietako:
- 11 etxebizitza: 3 logela eta 2 komunekoak (84,69m2 eta 85,34m2 bitarteko azalera erabilgarrikoak).
- 56 etxebizitza: 2 logela eta 2 komunekoak (65,74m2 eta 69,88m2 bitarteko azalera erabilgarrikoak.
- 3 etxebizitza egokitu: 2 logela eta komun 1ekoak (83,10m2)
- Kokapena: a.2/5.4 AIU lurzorua, Ama Kandida Hiribidea 1 eta 2 (Andoain)
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza txikiena garaje eta trastelekuarekin: 224.250,14 €
- Etxebizitza handiena garaje eta trastelekuarekin: 270.922,21 €
- Prezio hauek aldatu daitezke proiektua aztertzerakoan azalerak aldatzen badira.
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
BRITAC PROYECTOS S.L.
Kontaktua: Josean Sanchez edo Rakel Zapirain
Telefonoa: 618 492 447
Posta elektronikoa: viviendaprotegida@gailur.com
*Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionala: Andoain, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Donostia, Urnieta eta Usurbil.