Vitoria-Gasteizen (Borinbizkarra), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 40 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB1-0001/26-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen tasatu autonomiko 40 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan PROMOTORA PAVIAL 21, SM sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2026ko urtarrilaren 12a eta otsailaren 9a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2026ko otsailaren 18an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak 
  • Sustatzailea: Pribatua – PROMOTORA PAVIAL 21, S.M.
  • Etxebizitza kopurua: 40
    • Horietako:
    • 1 etxebizitza: lau logela eta bi bainugelakoak (inguruko 98,80m2)
    • 26 etxebizitza: bi logela eta bi bainugelakoak (inguruko 70,00 m2)
    • 11 etxebizitza: logela eta bainugelako batekoa (inguruko 54,40m2 eta 43,60m2 artekoa)
    • 2 etxebizitza egokitu: bi logela eta bainugela batekoa (inguruko 70,00m2)
  • Kokapena: M25 B lursaila (1 sektorea) – Borinbizkarra (Vitoria-Gasteiz)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak: 187.282 €-tik (43,60 m2 erabilgarriko etxebizitzak, logela bat) 273.034 €-ra (70 m2 erabilgarriko etxebizitzak, bi logela eta bi bainugela)
    • Etxebizitza + eranskinak: 344.664 € (98,80 m2 erabilgarriko etxebizitza)
    • Etxebizitza egokitua: 273.034 € (70 m2 erabilgarriko etxebizitzak)

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

    Informazio gehiago eskuratzeko:  

    PROMOTORA PAVIAL 21, S.L.
    Fueros kalea, 17- 1.A, 01005 Vitoria-Gasteiz

    Telefonoa: 646 642 223

    Posta elektronikoa: optimazuria@pavial.es

    Webgunea: https://optimahomes.es/optima-zuria

    *Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.

    Izena eman dezakezu:

    1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.

    Izena emateko erabili ditzakezu:

    • BakQ.
    • Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

    Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

    2. Aurrez aurre:

    ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, VITORIA-GASTEIZ

    Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

    Aurretiko hitzordua eska daiteke honako hauetan:

    Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).


    Oharrak:
    Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
    Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.