Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 32 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 32 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ADANIA RESIDENCIAL S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko martxoaren 22a eta 2021eko apirilaren 22a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko maiatzaren 4an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – ADANIA RESIDENCIAL S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 32
  • Kokapena: OR4.1 lursaila (S19) - Aretxabaleta

Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):

  • Hiru logelako etxebizitza (90 m2) + azalera txikiagoko eranskinak: 175.792,77 €

  • Hiru logelako etxebizitza (90 m2) + azalera handiagoko eranskinak: 182.564,19 €

  • Etxebizitza egokituak (90 m2) + eranskinak: 182.564,19 € eta 182.173,15 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

ADANIA RESIDENCIAL S.L.

Amarika plaza 5

Telefonoak: 945 143 308 / 638 295 036 / 689 483 388

Posta elektronikoa: ventavitoria@adania.es