VItoria-Gasteizen (Borinbizkarra), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 135 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB1-0594/22-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen tasatu autonomiko 135 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan NEINOR PENÍNSULA, S.L.U. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko martxoaren 6a eta 2023ko apirilaren 3a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko apirilaren 20an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – NEINOR PENÍNSULA, S.L.U.
  • Etxebizitza kopurua: 135
    • Horietako:
    • 48 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2)
    • 81 etxebizitza bi logela eta bi bainugelakoak (70m2)
    • 6 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi bainugelakoak (90m2)
  • Kokapena: M8 lursaila (1. sektorea) – Borinbizkarra
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 235.600 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 283.900 €
    • Etxebizitza egokitua + eranskinak: 283.900 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:  

NEINOR STORE

Santiago Ramón y Cajal kalea 1 - 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 661 542 403

Posta elektronikoa: portiz@basico.es

(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.