Vitoria-Gasteizen (Zabalgana), erosketan 49 etxebizitza tasatuko sustapen pribatuan parte hartzeko eskaeren behin-behineko zerrenda, EB1-0493/22-LT-000 espediente zenbakia duena.

Argitalpen-data: 

ALZANIA GESTIÓN DE INMUEBLES SM sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin.

Erreklamazio epea: 2022ko azaroaren 28tik 2ra bitartean, biak barne.

Erreklamazioak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bideratu beharko dira (Samaniego 2, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Zuzenean zerbitzura bertaratuz gero, hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 telefonoan edo bere webgunean.

Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.