Vitoria-Gasteizen (Salburua), jabetzan babes ofizialeko 80 etxebizitzako sustapen pribatuan (EB1-0139/21-LE-000) parte hartzeko eskaerak

Argitalpen-data: 

Construcciones Nájera Novoa SM sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda, dagozkion argibideekin.

Erreklamazio epea: 2021eko maiatzaren 17tik 21era bitartean, biak barne.

Erreklamazioak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bideratu beharko dira (Samaniego 2, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Zuzenean zerbitzura bertaratuz gero, hitzordua eskatu beharko da 945 01 90 00 telefonoan edo bere webgunean.

Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.