Azken eguneratzea: 2012/02/01

Gizarte Gaiak eta Hezkuntza sailek Haur Etxeak programa aztertuko dute esperientzia pilotua amaitzen denean

Hezkuntza sailak Legebiltzarrean Nidos familiares-Haur etxeak proiektua jorratzeko egin duen agerraldia dela eta, Enplegu eta Gizarte Sailak informazioa zabaldu nahi du. Ildo horretan, Enplegu eta Gizarte Sailak gogorarazi nahi du haur etxeak proiektu pilotua direla, haurrak komunitatearen alorrean zaintzeko esperientziak bilatzeko esparruaren barruan kokatzen direla, beti ere, lan-, pertsona-  eta familiaren kontziliazioa hobetzeko asmoz.

Esperientzia  aurreikusita zegoenean amaituko da, hau da, 2012. urtearen amaieran, eta momentu horretan proiektuaren emaitzak aztertuko dituzte Enplegu eta Gizarte Gaiak eta Hezkuntza sailek, biek batera. Une horretatik aurrera, zein zerbitzu diren  kontziliazio- eta asistentzia-alorrekoak  eta zeintzuk hezkuntza-alorrekoak zehatuko da.

Beraz, ez dago polemikarik. Kontua da hezkuntzan eta kontziliazioan aurreratzea. Eta bi arlo horiek ez dira bateraezinak, Europako beste herrialde batzuetako bien bizikidetzak erakusten duen bezala.