|
| Txurdinagako etxebitzitza (Bilbo) |
Etxebizitzek 39,26 eta 88,76 metro koadro bitarteko azalera dute.Etxebizitza guztiek bainugela guztiz jantzia dute eta sukaldea ekipatua, goiko eta beheko altzariekin eta etxetresna elektrikoekin (garbigailua, bitrozeramika-labea, hozkailua, ke-kanpaia). Guztiek dute garajea eta trastelekua atxikita. 2 etxebizitza mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokiturikoak dira.
Maizterrek ordaindu beharreko batez besteko alokairua 130 eurokoa izango da.
Honako eraikin hau Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren proiektu pilotu baten barruan dago, hainbat berokuntza-sistemen energia-eranginkortasuna neurtzea helburu duena. Hori dela eta, sustapeneko hiru atarietako bakoitzak berokuntza-instalazio ezberdina du. Eguzki-panelek ur sanitarioa aurrez berotuko dute eta galdara zentralizatu batean bilduko dute kasu batean, banakako galdaran bestean eta sistema mistoan hirugarrenean, hau da, galdara zentralizatua berokuntzarako eta sistema elektrikoa ur beroarentzako. Jaurlaritzaren asmoa da sistema bakoitzaren prestazioak zenbatzea aldizka, energiaren aurrezpenean eta CO2 isurpenen mugaketan zein den eraginkorrena egiaztatzeko.
Sustapeneko behealdeek Txurdinagako osasun zentroa zabaltzeko instalazio osagarriak jasoko dituzte.
Etxebizitza guztiak zuzenean sustatu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Udalak emandako lurzoruetan, Construcciones Olabarri enpresaren bitartez.
|